BUKATU DIRA FESTAK
September 8th, 2009
Gaur bukatu dira aurtengo festak meza nagusia, bertsolari eta hamaiketako eta hainbat jokorekin. Bai eguraldia eta bai giroa, benetan beroak gaur!




Gaur bukatu dira aurtengo festak meza nagusia, bertsolari eta hamaiketako eta hainbat jokorekin. Bai eguraldia eta bai giroa, benetan beroak gaur!




Larunbatean zabaldu zen Sorabillako ludoteka, ikasturte honetako azken aldiz. Aurrikuspenek besterik bazioten ere, eguraldi bikaina egin zuen azken festatxoa parkean egiteko. Eguraldia ezezik, giroa ere bikaina izan zen.
Ez zen oso paketsu hasi eguna: kazkabarra ere egin zuen! Baina arratsaldeko tarteak ateri iraun zuen eta festa erabatekoa izan zen: iazko zuhaixkak txukundu eta berriak landatzeari ekin zioten sutsu bertaratu zirenak.

Datorren larunbatean, martxoak 28 arratsaldeko 4tan bilduko gara iazko landareak zaindu eta berriak jartzeko: aurten urkia izango da protagonista.

Urtebete eskas egin du Harkaitzek Sorabillan (orain Zarautzen bizi da). Baina urtebete emankorra izan da zalantzarik gabe: ederki jakin izan du Harkaitzek pausoa noiz luzatu eta nola eragin auzo txiki honen eraikuntzan. Aurtengo festetan “Naturaren Hotsak” eskaini zizkigun, ahaztezina izango den ikusentzunezkoa. Bejondeizula!
Betirako izango naiz Harkaitzekiko zordun eta biziki eskertuko dut berak guri erakutsitako esker ona. Milesker.

Harkaitz (eskuinean) aurtengo festetan eskainitako “Bihotzetik” ikuskizunean.
Makina bat aitzaki izan da festetan elkarrekin jan-edan, dantzatu, ikusi, entzun, gozatu… eta abar egiteko.
Zalantzarik gabe, bada zer hobetua baina aurtengoa ere “nota onakin” pasa dugu.

Ez da momentuko joera edo kapritxoa: benetan sinisten dugu emakueen partaidetzarako gaitasunean. Belkoaingo igoerako sariak prestatu genituenean ere, emakume eta gizonezkoei sari berberak jarri genizkien nahiz eta jakin askoz ere gutxiago izango zirela partaideen artean.
Herri kirolen mundua gizonezkoen mundua izan da baina uste dugu, antolatzaile ezberdinok eman behar diogula emakumearen partaidetzari bultzada. Hala uste eta sinistuta, aurten bigarren urtez eta arrakasta handiz antolatu ditugu herri kirolak emakumeen partaidetza soilarekin: prestaketa gero eta hobea eta ikuskizun zintzoa izan da erakutsi digutena… Sorabillan jarraituko dugu partaidetza bultzatzen eta gizonezkoen tratu berbera ematen sarietan… Eta horretan animatu nahi ditugu beste antolatzaile batzuk ere.

Gizonezkoak bigarren “planoan” egon dira aurtengo herri kiroletan.

Gehienez ere, laguntzaile.

Ane Arrospide, Maider Manzisidor, Maika Aristegi eta Mari Jose Sardon-ek jardun zuten egurrekin, txinga eta ingudearekin edota harriekin.
Arrakastatsu suertatu zen I. Belkoain igoerako lasterketa herrikoia. Eguraldia lagun, ia 50 korrikalarik hartu zuen parte.


Zumeatarrak lagundu du antolakuntza teknikoan eta hori eskertzeko, “Pakitin”-ek, Sorabillako domina jaso zuen.

Giro ederra eta sari ugari izan zen parte hartzaiileen artean.


Lasterketaren kronika eta sailkapena gehi denborak AIURRI-n.

Aurtengo jaietan estreinatu berri da “Erramuta” biribilketa. Egilea, margolari eta, zehatzago esan, paisaiak margotzeko zaletasuna izanik, arrantzatik bueltan zetorrela konposatzen omen zituen zatika hainbat abesti.
Erramuta Andoaindik ederki ikusten da eta Erramutatik Andoain ere bai: ikuspegi horrek deitzen omen dio atentzioa… Egilea, Juan Bautista Barandiaran margolari, musikari eta konposatzailea da. Bihotzetik eskertu diogu bere lana, zalantzarik gabe, gure kultur ondarea aberastera datorrelako.

Juan Bautistak, festetako zapia eta Sorabillako domina jaso zituen.
auzolanak